XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5 Entzun ezin diren soinu-hotsak-...
Uretara botatzen dudan harria, gorputz elastiko batean ematen dudan kolpearen parekoa da.
Bibrazio horiek gure belarrietara iritsi eta soinu-hotsak sortzen dizkigute.
Ez dago esan beharrik haize-uhin horiek
-Lastima
-Polita litzateke horiek ere ur-uhinak bezala ikusteko aukera izango bagenu.
-Orduan harrituko zinateke soinu-uhinen kopurua ikusita! Ez bailirateke guk entzuten ditugunak bakarrik izango...
-Guk entzundakoez gain ere ba al dira ba?
-Bai horixe, eta asko gainera.
-Gure belarriek munduan diren soinu-hotsen parte bat besterik ez dute entzuten.
-Uhin edo bibrazio horiek neurri bat dute, pertsona bakoitzaren hatz-aztarnen antzera.
-Badira bibrazio asko,
-Nolabait esan, pasatu egiten dira gure aurretik...
-Inoiz ikusi al duzue polizi txakur bat nola trebatzen den?
-Ez?
-Trebatzaileak guri mutua iruditzen zaigun txistu bati egiten dio putz.
-Guk ez dugu entzuten, baina txakurrak berrehun edo hirurehun metrora entzun eta erreakzionatuko du...
-Orduan, pertsonak entzuten ez dituen soinu-hotsak entzuten ditu?
-Bai, eta seguruenik gure unibertsoa gizakiak inoiz entzun ez dituen soinu-hotsez beterik dago...
-Beharbada egunen batean...
-Beharbada
Baina itzul gaitezen gure
Ur-uhinez esandako guztiak balio digu soinu-uhinentzat.
Zenbat eta indar handiagoz sortu, orduan eta soinu-hots indartsuagoa eta iraunkorragoa...